Hasiera es  |  en  |  eus  |  fr  

Antolatzailea


  • Gobierno Vasco
  • Lanbide

Laguntzaileak


  • Diputación Foral de Alava

    Ayuntamiento de Vitoria

    Egamaster

    Parque Tecnológico Alava

    Mercedes
  • aernova

 
Recargar   Disminuir tamaño de letra   Aumentar tamaño de letra   Imprimir texto
Hasiera / Aurkezpena / Sailburuaren agurra

Sailburuaren agurra

Enpleguaren egiturek –prestakuntza- eta ekoizpen-prozesuak eta merkatu globalizatu berriak–, egunotan, aldaketa handia ezagutu dute, eta horretarako geure burua prestatu behar dugu eta aurrez aurre izango ditugun erronkak eta aukerak geure gain hartu.Automatizazioa, komunikazio berriak eta logistika eta digitalizazioa lan-merkatuan finkatzen ari dira eta, horrela, egungo lanaren ideia eta antolaketa-moduak aldatzen dira.Enplegua sustatzeko politikak zehazten dituzten enpresen, langileen eta arduradunen erronka ezagutzak eta trebetasunak identifikatu eta onartzea da.2018ko azaroaren 5etik 7ra, Europa Biltzar Jauregian, Vitoria-Gasteizen, “Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra: erronkak, aldaketa handia egiteko” izango da.  Jardunaldi horietan, “munduko aldaketak eta horiek enpleguan duten eragina” aztertuko ditugu, “Enpleguaren eta inklusioaren politika publikoen etorkizuna” eta “Enplegua sortzen duten eragileen eginkizuna”.
 
Vitoria-Gasteizek, Euskadiko hiriburuak, agertoki bikaina eskaintzen du lan-egun horietarako, eta hiri-, kultura- eta gizarte-arloan duen erakargarritasuna erakusteko.  Jardunaldietan, ohiko lan-okupazioei buruz eztabaidatuko da, lan-mota berriak eratzeko beharrari eta proiektuetan oinarritutako lan-ideia berriei buruz; soldatapeko enplegu tradizionalei eta langile independenteen gorakadari buruz, lanaren mesedegarri den digitalizazioaz, enpresetatik harago; enpresako dedikazioaz eta parte-hartzeaz; tokiko eskaintzaz eta eskaintza globalaz; plataformei buruz; sormenari eta ekimenari buruz; lan-antolamendu malguez.Gainera, inguruneko enpresa handiak bisitatuko ditugu. 
 
Biltzarra erakundeei eta beren enpleguko eta gizarte-politiketako sailei, autonomia-erkidegoei, eskualde eta euroeskualdeei, Europako erakundeei, enpresa-erakundeei, Estatuko eta Europako kooperatibei eta merkataritza-ganberei, garapen-agentziei, enplegu-enpresei, enpresa prestatzaileei, prestakuntza-zentroei, hirugarren gizarte-sektoreko erakundeei, parlamentuko batzordeei eta gizarte-eragileei zuzenduta dago.Bertan parte hartzera eta Europako aurrerapen ekonomiko jasangarria eta gizarte-kohesioa bermatzen duten kalitateko enpleguaren kudeaketa eta politikak hobetzeko ekimenak sustatzera gonbidatzen zaituztet".

Sailburua









Beatriz Artolazabal

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua