Hasiera es  |  en  |  eus  |  fr  

Antolatzailea


  • Gobierno Vasco
  • Lanbide

Laguntzaileak


  • Diputación Foral de Alava

    Ayuntamiento de Vitoria

    Egamaster

    Parque Tecnológico Alava

    Mercedes
  • aernova

 
Recargar   Disminuir tamaño de letra   Aumentar tamaño de letra   Imprimir texto
Hasiera / Hizlariak / Hizlariak

Hizlariak

Isabel Aguilera
Arkitektoa eta hirigilea. General Electric-eko Lehendakaria izan zen Espainian eta Portugalen, Google-eko Zuzendari Nagusia Espainian eta Portugalen, Grupo NH Hoteles-eko Operazio Zuzendari Nagusia eta Dell Computer-eko Kontseilari Delegatua Espainian, Italian eta Portugalen. Hainbat enpresa ekimenetan parte hartu du, emaitza ezberdinekin. Liburu bi idatzi ditu: “La Encrucijada de Carlota” (Espasa, 2011) eta “Lo que estaba por llegar, ya está aquí” (La Esfera de los Libros, 2016). Estrategia eta berrikuntza aholkularia da, eta irakaslea ESADEn eta Deuston. Hainbat Administrazio-Kontseilutan ere lanean dago.
 
Juan José Álvarez 
Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko Katedraduna UPV/EHUn.
CUATRECASAS abokatu langelako Abokatu Kontseilaria.
GLOBERNANCE-eko idazkaria (Gobernantza Demokratikorako Institutua)

Saioa Arando
Doctora en Administración y Dirección de Empresas por la Universidad de Deusto.
Coordinadora Científica de Mondragon Knowledge & Information (MIK).
Coordinadora Científica y Coordinadora del Área de Personas en Cooperación de la Facultad de Empresariales / Enpresagintza de Mondragon Unibertsitatea.
Su carrera investigadora se ha centrado en el ámbito de la economía social y de la participación de los trabajadores en la empresa.
 
Carsten Beck
Copenhagen Institute for Futures Studies (CIFS)-eko zuzendaria da. CIFS etorkizuneko ikasketen unitatea da, mega-joerak eta jokaleku estrategikoak aztertzen dituena mundu osoko gobernu eta enpresentzat. CIFS-ek bezeroak ditu 30 herrialdetan eta Carsten Beck bertan dihardu 1990etik. Informazio gehiago: www.cifs.dk

 
Sylvain Giguère
Sylvain Giguère Enplegu eta Bertako Ekonomiaren Garapen Dibisioko zuzendaria da OCDE-n, Parisen egoitza duena. Dibisio honen helburua enplegua sortzea eta kalitatea hobetzea da, bai OCDE-ko herrialdetan bai eskala globalean. Bere lantaldean oso gaituak diren ikertzaile eta ekonomistak daude, eta Trento-n (Italian) parlamentari eta zuzendari publikoen prestakuntzan zentratzen den unitatea dute.

Resultado de imagen de JAMIE HEPBURN
Jamie Hepburn
Jamie Hepburn Eskoziako Gobernuko Enpresa, Bidezko Enplegu eta Trebetasunetarako Ministro izendatu zuten 2018ko ekainean. 2016tik 2018ra Enplegagarritasun eta Trebakuntza Ministroa izan zen eta 2014tik 2016ra Kirol, Osasunaren Hobekuntza eta Buru-Osasun Ministroa. 2007tik Jamie Hepburn Eskoziako Parlamentuko kidea da. 2011ra arte Eskoziako erdiguneko barrutiko parlamentaria izan zen eta 2011tik hona Cumbernauld eta Kilsyth barrutiko parlamentaria da. Horren aurretik, Jamie Eskoziako Alderdi Nazionaleko (SNP) Gazte eta Ikasleen Elkarteko Lehendakaria izan zen.
 
Fons Leroy
VDAB-ko zuzendaria. Zuzenbidean eta Kriminologian Masterra. Administrazio Publiko eta Kudeaketan Masterra. Ikasketak amaitzerakoan Fons Leroy (1854ko ekainak 23) Bruselako HISKWA-Arbeidershogeschool-en hitzaldi bat eman zuen eta Enplegu Bulego Nazionaleko ikerkuntza dibisioko arduraduna izan zen. 1990an Komunitateko Enplegu Ministroaren kabineteko buru laguntzaile bihurtu zen. Gero Flandriako Enplegu Kabineteko Buru izendatu zuten. 2005ean Flandriako Enplegu Zerbitzuko (VDAB) zuzendari bilakatu zen. Urteko Zerbitzu Publikoen Zuzendari hautatu zuten 2009an, eta HR Ambassador 2010ean. Fons Leroy Europako Enplegu Zerbitzu Publikoen Sareko zuzendaria da eta WAPES-eko batzordeko kidea. Enplegu Kontseilu Goreneko kidea eta Bruselako Odisee High School-eko irakasle bisitaria ere bada.

Montserrat Pardo
Montserrat Pardo es Directora de Relaciones Institucionales de Microsoft Ibérica desde 2006.
Con anterioridad, fue Directora de Relaciones Institucionales de Telefónica desde 1999 a 2006. Asimismo, trabajó como Analista de Inteligencia Competitiva en Orange.
Actualmente es miembro del Patronato de la Corporación Tecnológica Tecnalia.
Montserrat Pardo cuenta con un Máster en Gestión Internacional de Empresas por la Escuela de Negocios ESCP Europe.

 
   
Jordi Serrano
Jordi Serranok (Bartzelona, 1971) behatoki independente, ikasketa komunitate eta giza baliabideen inguruko joera zein berrikuntzen inguruko “think tank” gisa lan egiten duen Future for Work Institute-a sortu zuen. Horretaz gain, “El ocaso del empleo. Cómo sobrevivir al futuro del trabajo” liburua idatzi zuen eta bere “El futuro del trabajo” blogean ere idazten du (blog.futurodeltrabajo.com).

 


http://www.nordiclabourjournal.org/i-fokus/in-focus-2017/sharing-economy-2017/article.2017-05-22.1940247186/image
Fredrik Söderqvist
Fredrik Söderqvist Unionen sindikatuko Ekonomia Sailaren zuzendaria da. Suediako zerbitzu sektoreko sindikatu nagusia da Unionen, eta nazioartean afiliatu gehien dituena. Fredrik Söderqvist Europako aditurik nagusienetakoa da plataformen ekonomiak enpleguan duen inpaktua aztertzen. Suedian ematen den enpresa eta sindikatuen arteko harreman eredua lan harremanetan ere bermatzeko, Fredrik-ek era honetako zerbitzuak ematen dituzten online plataformak arautzeko sistema bat proposatu du. Ekintzailetza, berrikuntza eta enpresa garapenarekin lotura duten ikerketa proiektuak garatzen eta zabaltzen liderra den Swedish Entrepreneurship Forum-arekin ere lankidetzan aritzen da.
Marc Vidal
Marc Vidal eraldaketa eta estrategia digitalaren inguruko ahokulari prestigiotsua da. Nueva Economían analista bezala dihardu, eta baita irakasle moduan hainbat negozio eskoletan. Inbertitzaile teknologikoa, idazlea eta nazioarteko hizlaria ere bada. Bere bezeroen artean Basd, Merck, Hitachi, Microsoft, IBM eta Allianz nabarmentzekoak dira. Bere bokazio profesionala eraldaketa digitalera begira enpresa eta erakundeei aldaketa teknologikoak egiten laguntzea da. Hainbat telebista saiotan aurkezle eta zuzendari lana egiten du, adibidez TVE-ko ‘Economía de Bolsillo’ eta ‘Economía de Futuro’. CNN, TV3 eta La Sextan parte hartzen du sarritan.’
Richard Wilkinson
Richard Wilkinson Giza Epidemiologiako Irakasle Emeritua da Nottingham-eko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan, Ohorezko Irakaslea University College London-en eta Irakasle Bisitaria York-eko Unibertsitatean. Bere liburu eta ikerkuntza lanek aberats eta behartsuen arteko ezberdintasun handia bizi duten gizarteek pairatzen dituzten osasun eta gizarte arazo handiak azpimarratu dituzte. Bere liburu bi dokumental bezala ekoiztu dira: The Great Leveler (1996an Channel 4-eko Equinox telesailean) bere “Osasuntsuak ez diren gizarteetan” oinarritu zen. The Divide (Spirit Level-en oinarritua) 2016an kaleratu zen eta Netflix-en ikus daiteke. The Spirit Level, Kate Pickett-ekin batera idatzita, 24 hizkuntzatan irakurri daiteke eta hainbat sari irabazi ditu. Bere “Ekonomiaren desparekotasunak gizarteetan duen eragina” TED hitzaldia 3 milioi alditan ikusi da. Richard-ek Solidar’s Silver Rose Award saria eta Irish Cancer Society-ren Charles Cully Memorial domina jaso zituen, eta 2017an Australian Society for Medical Research-en dominaduna izan zen. Berak eta Kate Pickett-ek bere azken liburua “The Inner Level” 2018ko ekainean argitaratu zuten.