Hasiera es  |  eus  

Antolatzailea


  • Ayuntamiento de Bilbao

Kolaboratzaileak


  • Policía Municipal de Bilbao

 
Recargar   Disminuir tamaño de letra   Aumentar tamaño de letra   Imprimir texto
Hasiera / Alkatearen Agurra / Alkatearen agurra

Alkatearen agurra

Aurten Bilboko Udaltzaingoaren 175. urteurrena ospatzen ari gara eta ez genuen urtemuga hori igarotzen utzi nahi gertuko polizia edo polizia komunitarioaren ereduarekin lotutako gaiak landuko diren jardunaldiak antolatu barik. izan ere, herritarrei irekita dauden gaur egungo gaiak dira.

Bilbon, denbora daramagu Udaltzaingoa prebentzioko, prestakuntzako eta laguntzako erreferente izan dadin lanean, herritarrak seguru senti daitezen urian. Herritarren segurtasunaren inguruko desafio berriek, gure auzokoek gero eta gehiago eskatzen digutenak, eszenatoki berriak miatzera eta zabaltzera derrigortzen gaitu, gure eguneroko zereginei modu gero eta profesionalago batean ekiteko.

“Herritarren parte-hartzea segurtasuneko politika publikoen lanketan eta horien ebaluazioan” tituluarekin, adituek eta beste polizia batzuetako ordezkariek beren azken lanak erakutsiko dizkigute eta interes handiko gaiak jorratuko dituzte.

Jardunaldia irekita dago herritarren segurtasunaren inguruko sentsibilitate berezia daukatenentzat, kontzeptuaren esanahi zabalenean. Horretarako, jardunaldiok herritarren segurtasunaren gertutasunaren ikuspegi polizialarekin egingo ditugu, bai eta herritarrek arlo horretan dauzkaten itxaropenak zeintzuk diren landuta.

Hortaz, denok zaudete gonbidatuta urriaren 10ean eta 11n Euskalduna Jauregira.

Juan Mari Aburto
Bilboko Alkatea