Hasiera es  |  en  |  eus  

Antolatzailea


  • Departamento Empleo

    Lanbide

Laguntzaileak


  • Tknika

 
Recargar   Disminuir tamaño de letra   Aumentar tamaño de letra   Imprimir texto
Hasiera / Sailburuaren agurra / Sailburuaren agurra

Sailburuaren agurra

Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresua eta “Merkalan” I. Enplegu eta Prestakuntza Azoka, 2019

Kalitateko enplegua sortzea Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren helburu nagusietako bat da. Ekimena estrategikoa eta lehentasunezkoa da garapen jasangarrirako Nazio Batuen 2030eko Agendan eta Euskadi Basque Country 2030 Agendan, eta lehentasun nagusitzat du, halaber, Europako Batzordeak.

Kalitateko enpleguaren eta enplegu inklusiboaren sustapenerako, erakunde publikoek eta gizarte-eragileek, oro har, hertsiki elkarlanean jardun behar dute. Kalitateko enplegua sortzeko erronka eta aukerei buruzko hausnarketa partekatua sustatzeko, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresua antolatu du Donostia-San Sebastiánen.

Bost lan-saiotan, Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresuak kalitateko enplegua sortzeko funtsezko zenbait arlo aztertuko ditu: esparrua eta joera globalak, lidergoa eta Europako eta nazioarteko erakundeen ikuspena, erreferentziazko herrialde eta lurraldeen estrategiak, arrakastadun enpresa- eta finantza-ekimenak, gazteek enplegura jotzeko aukera eta enpresa parte-hartzaileko eta inklusiboko ereduaren aldeko apustua.

Partekatutako hausnarketa horrekin batera, edizio honetan, kalitateko enplegura jotzeko aukerari bide emateko ekimen zehatza antolatu da, Merkalan, Lanbideren (Euskal Enplegu Zerbitzua) I. Enplegu eta Prestakuntza Azoka. Merkalanek enplegu-politika aktiboak diseinatzeko eta gauzatzeko tartean diren eta enpleguaren eta prestakuntzaren eremuan pertsona eta enpresen bitartekaritzari bide ematen dioten eragileen arteko lankidetza areagotuko du.

Euskal gazteek, Europako gazte guztiek bezala, beren emantzipazioa bermatuko duten estimulu eta laguntzak behar dituzte, ahalik eta ongizate gehiena izateko gizarte solidarioan, konprometituan eta kohesionatuan. Enpleguak, hemen, funtsezko eginkizuna du, aro teknologiko berri honetan ezagutzen ari garen aldaketa, erronka eta aukeren barruan. Kursaal jauregiko hitzordua, Donostia-San Sebastiánen, aukera ona da eztabaidatu eta aztertzeko.

Sailburua









Beatriz Artolazabal

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburua
Eusko Jaurlaritza